Josu aranbarri, lengoaiekin jolasean
Ondarruko Piztiak musika taldeko baxu jotzailea da Josu Aranbarri. 2009an ‘Gabeko Kalapitxixak’ -Gaueko tximeletak- diskoa argitaratu zuten. Orduan iragarri zuten proiektu zabalago baten lehen zatia izango zela. Orduz geroztik bideoklipa, film laburra, making offa eta erakusketa prestatu dute. Orain Koldo Mitxelenako Ganbara aretora iritsi da erakusketa. Diskoko hitzetatik abiatutako irudiak egin ditu Aranbarrik komikia, pintura edota argazkigintzaren bidez. Ganbara, beraz, diskoaren «hiru dimentsiotako liburuxka bihurtzen da». Ekainaren 18a arte izango da zabalik