Zortzi urtez baino ez alkatetzan
Ramon Gomez PPko zerrendaburuak alkate aukeratuz gero, errespetatuko dituen konpromisoen gida sinatu du notarioaren aurrean. Alkatetzan zortzi urte baino gehiago ez dituela emango, udal aurrekontuak garaiz aurkeztuko dituela eta urtean hiru bider Gobernuak egindako lanaren balantzea egingo duela agindu du.