'Game Over Odon' ekimenerako deia egin dute
Hauteskundeetako emaitzak zer esan handia ematen ari dira sare sozialetan. Hala, esaterako, donostiar batzuk Odon Elorza alkatetzatik kentzeko gogoz daudela erakutsi dute, Facebook-en. Deia zabaldu dute Alderdi Ederreko lorategian Game Over Odon ekitaldia egiteko, ekainaren 3an, 17:00etatik 20:00etara. “Hitzordura joango diren 3.000 lagun lortzen baditugu, JAIALDI ERRALDOIA egingo dugu. Odon eta bere kamarillek Udalean jarrai ez dezaten. Zubietako erraustegia eraiki ez dadin eta DONOSTIA ZERO ZABOR hiria izan dadin!”, azaldu dute deialdiarekin batera. Dagoeneko 100 lagun baino gehiagok bertan izango direla baieztatu dute.