EAJ eta PPri buruz ari zela esan du Elorzak
Udal hauteskunde kanpainan zehar Odon Elorza PSE-EEko hautagaiak «gardentasun demokratikoa» bermatzeko hamaika konpromiso aurkeztu zituen. Horietako batek hala zioen: «Zerrendarik bozkatuena bagara, izango dut bakarrik Alkatetza helburu». Era horretan, boto gehien jasoko zituen alderdia «errespetatuko» zuela zioen. Egunotan sare sozialetan egin dituen ñabarduraren bidez, «EAJ eta PPri buruz» ari zela adierazi du Odon Elorzak.
Alkateak, halaber, Bildu koalizioak hirian garatu nahi duen programa «zentzugabea» dela esan du. Era berean, Aldundia eta Udala elkarbanatzeko Bilduren eta EAJren artean osatzen ari diren ituna aurrera doala zehaztu du.
Bilduren eztanda «bere garaian Sortu ez legeztatzeagatik» iritsi dela, eta era horretan, epaileek koalizioa «biktima» bilakatu dutela adierazi du Odon Elorzak.