Jon Garaño eta Iñake Irastorza saritu dituzte
Amurrioko V. Begibistan film laburren jaialdian saritu dute beste behin Jon Garaño zinemagile donostiarra. 2009an ‘On the line’ lanarekin film labur onenarena eskuratu zuen. Aurten, zuzendari onenarena; Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatutako ‘El metodo Julio’ filmarekin. Iñake Irastorzak, berriz, aktore onenarena lortu du, Iban Lizarralderen ‘Gartzela’ filmean egindako lanagatik.