Agerraldia egin dute Gazte bat + ez mugimenduko kideek (Argazkia: askatu.org)
‘Gazte 1 + ez’ mugimenduak gaur hasiko du, ostiralera bitarteko itxialdia, Ibaetako Campusean. “2007tik 250 gazte baino gehiago atxilotuak izan gara, gehiengoak torturatuak eta espetxeratuak izan garelarik”, gogorarazi dute gaurko agerraldian. Horretaz gain, “Barakaldo, Donostia eta Markinako 20 gazte sententzia jaso eta espetxeratuak izateko arriskuan daude”, aipatu dute. Hala, euren hitzetan, Euskal Herriko gazteek jasotzen duten “errepresio basatia” salatu nahi dute. Gaur arratsaldeko 17:00etan elkarretaratzea egin dute Egiako epaitegiaren aurrean eta astean zehar, beste hainbat ekimen egiteko asmoa dute:
–
Asteartea 7, 19:00tan. Torturaren inguruko hitzaldia Filosofia fakultatean.
–
Asteazkena 8, 19:00tan. Elkarretaratzea PSOEren egoitzan.
–
Osteguna 9, 18:00tan. Nazioarteari buruzko hitzaldia Filosofia fakultatean .
–
Ostirala 10, 12:00tan. Mobilizazioa Martuteneko espetxean.