Gaztetxok ‘Mamma mia’ antzeztuko du azken aldiz
Intxaurrondoko Gaztetxo antzerki eskolak ‘Mamma mia’ musikala taularatuko du larunbatean; obra «erromantikoa, dibertigarria eta ahaztezina». Greziako irla batean, emakume batek, bere ezkontzaren bezperan, bere aita nor den ezagutzea erabakiko du. Iragan apirilean estreinatu zuten, eta aste honetan azken emanaldia egingo dute eskolaren egoitzan, luistarren kalean. Sarreren erreserba Gaztetxo.com webgunean egin daiteke.