Orfeoiak Iesu elizan abestuko du
Bihar Getariako Balentziaga museoaren inaugurazio ekitaldian izango da Donostiako Orfeoia. Larunbatean, berriz, Loiolako Erriberan abestuko dute, lehen aldiz, Iesu elizan. Gerardo Gifon organo jotzaileak ere parte hartuko du emanaldian. 19:30ean hasiko da kontzertua.