Lopez eta Encinas, beste bi urtez GBCn
Beste bi urtez jarraituko dute Hugo Lopez eta Lolo Encinas entrenatzaile laguntzaileek Lagun Aro GBCn. Hala jakinarazi du klubak, gaur bidalitako oharrean. Beraz, Pablo Lasorekin batera jarraituko dute 2013ra arte. Lopezek bi denboraldi daramatza taldean, Valladolidekoa da, 35 urte ditu eta Urrezko LEB Mailan jokatzen zuen Los Barrios taldetik iritsi zen. Encinasek, berriz, 35 urte ditu eta donostiarra da. 2007-08 denboraldian iritsi zen klubera, Pablo Lasorekin batera.