ONCEk 700.000 euro banatu ditu hirian
ONCEren zozketei esker sariak banatzen dira ia egunero eta, oraingoan, Donostiara iritsi da zortea. Izan ere, ekainaren 10eko Kuponazoaren zozketak saria utzi du hirian. Zehazki, Fernando Surio Abad saltzailearen eskutik heldu da saria. Saritutako 20 kupoi saldu zituen eta, kupoi bakoitzari 35.000 euroko saria dagokio. Beraz, guztira 700.000 euro dira banatutakoak. Amarako Madril Hiribidean dagoen kioskoan saltzen ditu kupoiak Suriok, Eustasio Amilibia kalearen parean.
ONCEk zorionik beroena eman nahi izan die saria lortu duten guztiei, baita euren solidaritateari ere; “esfortzua lagungarria delako ONCEk egiten duen lan soziala garatzeko”.