Ondarretatik Mendizorrotzera, korrika
Ohiturari jarraiki, datorren ekainaren 19an, Igeldoko XXXI. Herri Igoera jokatuko dute, 10:30ean. Bertan, Ondarretatik Mendizorrotzera, zazpi kilometroko bidea egin beharko dute partaideek. Izen ematea dagoeneko zabalik dago, www.herrikrossa.com webgunean, hiru eurotan. Egunean bertan ere, 10:00ak aurretik izena emateko aukera egongo da, bost euroren truke. Lasterketaren antolatzailea Igeldoko Ttonttorro Jai Batzordea da.