San Juan jai ibiltariak antolatu dituzte Amara Berrin aurten ere
Azkeneko urteetako eredua jarraiki, jai ibiltaria antolatu dute Amara Berrin auzoko festak ospatzeko. Ostiralean hasi eta datorren osteguna arte ekitaldi segida luzea atondu dute arduradunek, besteak beste, musikaz, jolasez etagastronomiaz beterik.
Jai giroa eta, neurri batean, eragozpenak ere banatzeko bi festa gune ezarri dituzte datozen egunetan Amara Berri alaituko duten festen egoitza gisa. Hori dela-eta, egitarauko ekitaldi gehienak Probestu eta Kofradien plazen artean gauzatuko dituzte.
Sutondotik, su ondora
Kalera irten eta parte hartzeko moduko egitaraua prest dute antolatzaileek. Modu horretan herri afariak zein kirol eta gastronomia txapelketetan parte hartzeko gonbitea luzatu diete auzotar guztiei. Larunbatean esaterako, paella lehiaketa izango da. Tortilla onena zeinek egiten duen, berriz, igandean erabakiko dute. Biak ala biak, Ikasbide elkartearen sutondoan.
San Juan bezperan bukatuko da egitaraua. Ohikoa den moduan, Balda kiroldegiaren pareko aparkalekuan pilatuko dute erregaia, eta suaren ondoan egindako dantzak emango dio bukaera jaiari.
Egitaraua
ostirala 17
17:00. Haur jokoak AEKren eskutik, Probestu plazan.
18:00. Txokolate jatea auzoko haurrentzat, Probestu plazan.
19:30. Festa hasierako suziria. Ikasbide Kultur Elkarteko zuzendaritzak omenduko dituen pertsonei pin ematea. Ondoren, Ikasamako buruhandi eta erraldoiak eta Ikasbideko dultzaineroekin, elkartetik irtenda.
19:45. Kalderete lehiaketa, Ikasbide elkartean.
21:15. Herri afaria, Probestu plazan.
21:45. Zezensuzkoa, Probestu plazan.
Ekainak 18
10:30. Diana, Soinu Alai taldeko soinujoleekin.
11:30. Ikasbide Kultur Elkarteko Euskal Dantza Taldearen emanaldia, bertako txistu taldearekin.
13:00. Amara Berriko Toka lehiaketa; haur, gazte eta helduentzat, Probestu plazan.
13:30. Paella lehiaketa, Ikasbide elkartean.
14:00. Paella dastatzea auzotar guztiei irekia, Ikasbide elkartean.
16:00. Mus txapelketa azkarra, Kimboan eta Gaizka tabernetan.
17:00. Haur jolasak Kofradien plazan.
17:30. Pailazo ikuskizuna, Kofradien plazan.
18:00. Giza futbolin puzgarria, Kofradien plazan.
19:00. Herri kirolak eta bertsolariak, Kofradien plazan.
19:30-21:00. Puzgarriak, Gibelurdin tabernan. Kalejira, Ikasamako buruhandi eta erraldoiak eta Soinu Alaiko kideekin.
20:30. Karaokea, Gibelurdin tabernan.
20:30. Txabol sotoa, ogitartekoak eta edariak, Kofradien plazan.
22:00. Zezensuzkoa, Kofradien plazan.
22:30. Dantzaldia, Gazte Jai DJarekin, Kofradien plazan.
Ekainak 19
10:30. Diana, Ikasbide Kultur Elkarteko dultzaineroekin.
11:30. Ikasbide ikastolako eta Ikasbide Kultur Elkarteko Euskal Dantza Taldearen emanaldia, bertako txistu taldearekin, Probestu plazan.
12:30. Taila erakustaldia, Probestu plazan.
13:00. Patata tortilla txapelketa, Ikasbide elkartean.
13:45. Patata tortilla dastatzea, Ikasbide elkartean.
14:00. Herri bazkaria, Probestu plazan.
17:00. Futbol txapelketa azkarra, Probestu plazan.
19:00. Festetako sari banaketa, Probestu plazan.
19:00. Kalejira Ikasamako buruhandi eta erraldoiak eta Ikasbideko trikitilariekin.
21:45. Zezensuzkoa
Ekainak 23
19:30. Kalez-kale kantu, Ikasbide Kultur Elkarteko San Juan koruaren eskutik.
22:30. San Juan sua, zuhaitzaren inguruan, Jose Antonio Gaska kiroldegiaren ondoko aparkalekuan.