Bera Bera ospakizunean murgilduko da, Saguesen
Klubaren astea ospatuko du Bera Bera kirol elkarteak, ekainaren 28tik uztailaren 3ra, Saguesen. Aitzakia horrekin, garagardo azoka antolatu dute egun horietarako; eta, aste osoan, egunero, 18:30etik 23:30era egongo da zabalik. Bertan, hamabi garagardo mota egongo dira aukeran; alemaniarrak, txekiarrak, frantziarrak, britainiarrak… horrekin batera, noski, zer dastatu ere egongo da.
Garagardoa eta gehiago
Garagardo jaiaz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatu ditu klubak: kirol erakustaldiak (boleibola, dantza, patinajea, surfa…), eta haurrentzako gaztelu puzgarriak (egunero, 18:00etatik 21:00era). Klubaren herri bazkaria, uztailaren 3an izango da, 15 euroren truke. Bestetik, gaur arratsaldean, klubaren 25. urteurrenaren liburua aurkeztuko dute, eta Saguesen, salgai jarriko dute, interesa duten guztiek eros dezaten.