Bertsotan, jolasean
Igor Elortzak, Unai Iturriagak eta Beñat Gaztelumendik bertsoekin jolas egingo dute gaur Dokan. ‘Herriya zerbitzatzen’ bertso saioa egingo dute; «proba bat», Elortzaren hitzetan. Ikusleek proposatutako pertsonaia eta misio batekin bertso trama bat osatu beharko dute bertsolariek. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Sarrerak 5 eurotan (garagardo bat barne) daude salgai.



