Onceren Kriskitin lasterketa bihar egingo dute
Once-ren Kriskitin lasterketako parte hartzaileek Zurriola pasealekua larunbat honetan beteko dute. Antolatzaileek nahi dutn donostiar guztiei egin diete itsuen moduan korrikan aritzeko gonbidapena. Hain zuzen ere, 12:00etan hasiko den ekimenean kontzienziazioa bilatzen baitute arduradunek.
Parte hartzaileek bikoteka egingo dute ibilbide erraza; bietako batek, begiak estalita eta besteak gidari lanak egingo dituela. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbateko ekitaldian Fortuna Kirol Elkarteko kideak ere arituko dira korrikan, Zurriolako zirkuitoan.