San Martzial, Altza zain
Festetako egitarau gehienak asteburuan izango dira
Joan den ostegunean pilota eta pala txapelketek egitaraua ireki bazuten ere, bihar izango da Altzako San Martzial jaietako hasiera ekitaldia. Izan ere, 18:30ean botako baitute festen irekiera ofiziala ekarriko duen txupina. Hala ere, bertakoak jai mundialak direnez, festetako hasiera markatuko duen bigarren ekitaldia ere izango da. Uztailaren 30a, patroiaren eguna, hasten den lehen minutuan banderaren igoera egingo dute Altzako udaletxean, Pasai txarangak lagunduko duen danborradarekin.
Hamaika ekitaldi eta ekimen izango dira igandea bitartean Altzan. Ez dira faltako haurrentzako jolasak eta antzerkiak; ezta jubilatuen toka txapelketa edota abesbatzen emanaldia.
Hala eta guztiz ere, egitarauan zerbait bada nabarmentzekoa, bertsoak, idi demak eta, nola ez, pilota partidak daude, horietako gehienak Altzako kaskoan.
Frontoikoak ostiralean izango dira, eta 18:00etako gazteen partiden ondoren, Goñi II.a eta Koka Capellan eta Goñi III.aren aurka arituko dira.
Idi demak eta bertsoak, berriz, larunbateko kontua izango dira. Hauek guztiak goiz eta arratsaldez egingo dituztela, Altzaren jaietako giroa suspertuz.
Egitaraua:
Asteazkena 29
17:00. Haurren X. San Martzial Bola Txapelketa, bolatokian.
18:30. Festetako txupinazioa.
20:00. Aita Sierra abesbatzaren emanaldia, elizan.
22:30. Danborrada Altzako kaleetan barrena, Pasai txarangarekin.
00:00. Banderaren igoera, Altzako udaletxean.
Osteguna 30
San martzial eguna
09:00. Diana kaskoan.
11:00. Meza Nagusia, San Martzialen omenez.
17:00. Herri Ametsa dantza taldearen emanaldia.
17:00. Helduen XXVI. San Martzial Bola Txapelketa, bolatokian.
18:00. De bote en bote haur antzerkia.
19:00. Helduen XXVI. San Martzial Toka Txapelketa, bolatokian.
19:00. Sardin jatea, plazan.
Uztailak 1, ostirala
11:00. Meza Nagusia, zendutako altzatarren omenez.
11:00. Haur jolasak.
12:00. Nao etxearen bazkideen toka txapelketa.
17:00. Haur jolasak eta txokolate jatea.
18:00. Pilota partidak. Goñi II-Koka, Capellan-Goñi III kontra.
19:00. Zaharren egoitzan dantzaldia, Treku orkestrarekin.
23:00. Pasai txaranga, Altzako kaleetan barrena.
Uztailak 2, larunbata
10:45. Sagardo Lehiaketa.
12:00. Nao etxean, taloak.
12:30. Idi demak, Lasarte Oriako eta Oiartzungo idi bikoteekin.
13:30. San Martzial plazan, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak.
14:30. Bazkaria Altzatarra Kirol Elkartean, bertsolarien parte hartzearekin.
17:45. Idi demen bigarren txanda.
19:00. San Martzial plazan, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Oihane Enbeitia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.
21:00. Koadrila gazteen afaria.
22:30. Rock taldea.
00:00. Zezensuzkoa.
Uztailak 3, Igandea
10:00. Auto klasikoen bilkura.
12:00. Nao Etxea eta Gurea abesbatzen emanaldia.
13:30. Alkartasuna dantza taldearen emanaldia.
18:30. Sagardo eguna.