Arkaitz Rodriguezi babesa eman diote auzokideek
Madrilen, egunotan, Bateragune auziaren epaiketa egiten ari dira. Bertan, hainbat lagun epaitzen ari dira eta, tartean dago, Arkaitz Rodriguez altzatarra. Auzipetu guztiei babesa emateko, elkarretaratzea egin zuten Altzan.