Lehen Intxaurrondo Rock jaialdia egingo dute
Larunbatean rock gogorrenak Intxaurrondo hartuko du. Kiroldegi eta kultur etxearen plazan, Otxoki pasealekuan hainbat kontzertu izango dira. San Telmo, Dominium, Anvil of Doom, Hiverland, Krait, Kaifas, Ilungara eta Baphomet taldeek parte hartuko dute, besteren artean. 16:00etan hasi eta 4:00ak bitartean izango da zuzeneko musika. Sarrera doan izango da.