Jose Luis Campo, espetxetik kanpo, baina bahiturik
Jose Luis Campok, Egiako euskal preso politikoak, 29 urte daramatza etxetik urrun. Gaur kalean egon beharko luke, azken zazpi urteak Frantziako hainbat kartzeletan igaro ostean: Fleury Merogis, Fresnes Ospitala, Villepinte, Marseille… Gaur espetxetik ateratzeko eguna zuenez, bere senideak eta lagunak mugetan zain zituen. Tolosako (Okzitania) Berrerospen Zentroan bahiturik dutela jakin dute, agiriren baten gora-beherengatik.

