Añorgako jaien aldeko esku pilota partidak antolatu dituzte
Añorgako jaiak antolatzeko diruz larri dabiltzanez, esku pilota partida erakargarria antolatzea erabaki dute. Ostiralean izango da lehia, 21:30ean, Añorgako Frontoian. Lehenik, lau t’erdiko partida jokatuko dute, Jauregik eta Insaustik. Ondoren, Binakakoa izango da: Mikel Goñi eta Elola, Añorgako Iker Urmeneta eta Altunaren aurka. Hizlari lanetan, berriz, Antiguako Ion Martinez Txiki arituko da. Sarrerak 6 eurotan jarriko dituzte salgai, egunean bertan.