Pala txapelketa egingo dute, lehen aldiz, Amaran
Amarako I. Binakako Pala Txapelketa antolatu dute, auzoko jaiekin bat eginez. Izen ematea dagoeneko zabalik dago, uztailaren 18ra arte. Esnaola Tabernan edo amarako.jaia.batzordea@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke.
Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta elastiko bana jasoko dute opari. Sailkatze partidak uztailaren 22an eta 23an jokatuko dituzte. Finala, berriz, uztailaren 28an, 19:00tan. Informazio gehiagorako: amarakojaiak.blogspot.com.