Oribe lortutako dominarekin (Argazkia: Servimedia)
Igeriketa Paralinpiarreko Europako Txapelketa jokatzen ari dira egunotan, Berlinen. Richard Oribe donostiarrak atzo egin zuen debuta, eta pronostikoekin bat eginez, urrezko domina eskuratu zuen 50 metro libreetako proban. Bere elbarritasunaren ondorioz, S-4 modalitatean lehiatu zen eta 38”51ko denbora lortu zuen. Hala, Pekingo Paralinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zueneko denbora hobetzea lortu du.