Gipuzkoa Basketen kamisetak udarako protagonistak izango dira

Aurtengo udarako lehiaketa berezi bat jarri du abian Gipuzkoa Basketek. Parte hartzeko, nahikoa da GBCko kamisetarekin argazki bat ateratzea, oporretan egondako tokiren batean. Taldeko kamiseten zozketan parte hartuko dute argazkiak bidaltzen dituztenek. Horretaz gain, hiru argazki onenek sari bereziak jasoko dituzte.

Argazkia posta elektroniko bidez bidali daiteke, gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbidera. Bestela, sare sozialen bitartez ere egin daiteke. Horretarako, Lagun Aro GBCko jarraitzailea egin behar da Facebook edota Twiterren, eta argazkia igo. Argazkiak irailaren 30era bidal daitezke. Irabazleen berri urrian emango dute. Argazki batzuk Lagun Aro GBCko webgunean jarriko dituzte, edo Facebook eta Twitter orrialdeetan.

HITZAkide HITZAkide