Reala eta Brest Anoetan arituko dira larunbatean
Selekzioen arteko partidak direla eta, asteburu honetan ez da Futbol Liga Prefesionaleko jardunaldirik egongo. Beraz, Realak jokalari falta izango duen arren, lagunarteko partida antolatu du larunbaterako, Anoetan. Brest izango da Realaren aurkaria; Frantziako Lehen Mailako taldea, 18:00etan. Ondoren, 20:15ean, Sansek Ligako partida jokatuko du, Arandinaren aurka.