Bera Berak Itxakoren aurkako lagunartekoa jokatuko du
Bera Bera Eskubaloiak eta Asfi Itxakok lagunarteko partida jokatuko dute bihar. Zumaiako XXVIII. Txapelketaren barnean jokatuko dute eskubaloi partida, bihar, asteazkena, 19:00etan, kiroldegian. Bera Berak denboraldi-aurrean jokatuko duen bosgarren lagunartekoa izango da. Momentuz, gainera, taldeak lan txukuna egin du eta lau fitxaketak ongi moldatu dira: Doqbi eta Rodriguez atezainak, Eli Pinedo eta Antonella Mena. Inondik inora partida deigarria da gaurkoa. Izan ere, aurreko astean Egiako Txapelketan gurutzatu ziren bi taldeak, eta, Itxakok irabazi bazuen ere, oso lehia estua izan zen.