Bihar jokatuko dituzte Abuztuaren 31ko Txapelketako finalak
Behin Aste Nagusiko Pilota Txapelketa bukatuta, Abuztuaren 31 Txapelketaren txanda izan zen. Buruz Buruko partidak abuztuaren 22an hasi ziren jokatzen, eta bihar jokatuko dituzte finalak, Benjamin, Alebin, Haur, Kadete, Jubenil eta Senior mailetan. Trinitate Plazako frontoian izango dira partidak, 15:30ean.