Gaztetxea egiteko eraikina okupatu dute Parte Zaharrean
Parte Zaharreko hainbat gaztek Gaztelubide kaleko eraikin bat okupatu dutela jakinarazi dute asteburuan. 2o urtez hutsik egon den etxea auzoko gazte eta bizilagunen zerbitzura, gaztetxe gisa, jarri nahi dutela jaikinarazi dute.
Okupazio ekimen honen bultzatzailea aisialdirako eredu berri baten beharra dela adierazi dute; orain arte beraien aisialdia “kale gorrian edota eredu kontsumistan” gauzatzera behartuta zeudela, eta, horri aurre egiteko, erabaki dutela eraikinera sartzea jakinarazi dute.
Era berean, auzoko gazteen arazoak mahai gainean jartzearekin batera, adin guztietako auzotarrentzako ekimenak gauzatuko dituztela adierazi dute.