Beldurrezko Astearen Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabalik da
Seigarren urtez Donostiako Udaleko Gazteria sailak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartuko du. Gazte Epaimahaia osatuko du, eta honek jaialdiko Film Laburrik Onenaren Saria emango du. Epaimahaia sortu zuten lehen urtean hamalau gaztek parte hartu zuten. Egun, ordea, 150 pertsonek osatzen dute. Aurten, jaialdiaren XXII. ekitaldian parte hartu nahi dutenentzat izena emateko epea zabalik da. 18 eta 30 bitarteko gazteek parte har dezakete. Donostiagaztea.org web orrian eta Mari kaleko Gazteen Informaziorako bulegoan eman daiteke izena. Izena emateko azken eguna urriaren 16a izango da. Informazio gehiago, 943481909 telefono zenbakian.