Emakume komikigileen lanak bildu dituzte Aiete kultur etxean
60ko hamarkadan hasi ziren emakume komikigileen izenak ezagunak. Umorea eta surrealismoa lagun zenbait emakume istorioak marrazten hasi ziren. Bizipen propioak edo benetako eta gertuko emakumeenak kontatzen hasi ziren. Lehen aldiz, estereotipoetatik urrundutako sentimenduak eta emakumeen sexualitatea islatu zituzten. Pixkanaka emakume komikigileek liburutegi eta dendetako apalak bete dituzte; eta Aiete kultur etxean hainbat egileren lanak bildu dituzte erakusketa batean. Gaurtik aurrera izango da zabalik azaroaren 13a arte.
Emakume izateagatik egotzitako rolek sortutako irudi femeninoarekiko haserrea adierazi dute. Emakumeen aurkako indarkeria, familia, bikote harremanak, minbizia, etorkinak… Askotariko gaiak jorratu dituzte diskurtso kartsu zein umoretsuen bidez.
Claire Bretcher-en-en lanak ikusiko dituzte bisitariek, besteak beste. Aitzindaria izan zen, eta ondorengo belaunaldietako egileen inspirazio iturri izan da. Allison Bechdel egilearen Fun Home lanak izendapen eta sari ugari jaso ditu; eta aski ezagunak dira Maitena komikigile argentinarrak sortutako umore grafikoa. Marjane Satrapi iraniarraren marrazkiak zineman ere ikusi ahal izan dira Persepolis filmean. Izen bereko eleberri grafikoaren zinemarako egokitzapena izan zen. Julie Doucet eta Jessica Bel – underground berriaren ordezkaria-ren komikiak ere daude zintzilik.