Goi mailako emakume kirolariei ohore egingo die Emakundek
Omenaldi “xume eta zintzo” gisa jardunaldia antolatu du bihar goizerako Anoetako Kirol Etxean
Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, jardunaldi bat antolatu du Emakumeak goi mailako kirolean izenpean. Donostiako Kirol Etxean izango da jardunaldia, bihar, 9:00etan. Jardunaldi horretan, goi mailako kirolean dabiltzan emakumeei omenaldi «zintzoa eta xumea» egin nahi dio Emakundek.
Blanca Urgellek, kultura sailburuak, eta Maria Silvestrek, Emakundeko zuzendariak, irekiko dute jardunaldia. Hasteko, EAEko lehen mailako kirol taldeen materialaren erakusketa egingo dute. Han izango dira hainbat taldeetako ordezkariak: Futboleko Eibar, Athletic eta Reala; saskibaloiko Hondarribia-Irun; Bera Bera Eskubaloia; belar hockeyko Reala… guztiek ere Emakunderen babesa jasoko dute.