Jolasak, moda eta poteoa Nekrogune ekimenean
Nekrogune ekimenak Beldurrezko Zinemaren Astea kalera aterako du urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean. Iazko zonbi martxaren arrakasta ikusita, aurten ‘Poteo of the dead’ antolatu dute Parte Zaharrean. Artista donostiarrek diseinatutako beldurrezko moda erakustaldia, beldurrezko zinemari buruzko lehiaketa eta ‘Zonbi galduaren bila’ ginkana ere prestatu dituzte.