Aiete eta Puio aldera iristeko erraztasunak proposatu ditu PPk
Aieteko aldapak gainditzeko aukera berriak bilatzeko prest daude PPko zinegotziak. Hala, Puioko Katalina Eleizegi kalera oinez iritsi ahal izateko, Amara-Ibaeta errepide bazterreko espaloia handitzea proposatu dute. Morlansen Udalak duen eraikinaren albotik Katalina Eleizegi kaleraino oinezko bidea egokitu eta zabaltzeak buruhauste handirik eragiten ez duen lana dela azaldu du Ramon Gomez bozeramaileak. Aieten igogailu bat non eta nola eraiki aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak aurtego aurrekontuan 60.000 euro gordeta dituela ohartarazi du PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek, halaber. Udal Gobernuari diru hori berreskuratzeko Jaurlaritzari eskaera egin diezaiola eskatu diote.