Bera Berako lau jokalari Euskadiko selekzioko aurre aukeraketan sartu dira
Euskadiko selekzioaren aurre aukeraketan sartu dituzte Bera Bera Egia klubeko lau jokalari. Horietako bi Udane Rodriguez eta Maitane Etxeberria kadeteak dira; eta beste biak, Nora Azurmendi eta Olatz Ramon jubenilak. Lauek asteartean zegozkien taldeekin entrenatu zuten. Jubenilak Faduran egon ziren, beste 19 jokalarirekin batera; eta kadeteak, berriz, Gasteizen izan ziren, beste 21 jokalarirekin. Orain, azken hautaketaren zain egon beharko dira.