Mikel Egiguren Buruz Buruko finalean izango da
Mikel Egiguren donostiarrak partida bikaina jokatu zuen atzo arratsaldean, Karmelo Balda pilotalekuan. Imanol Lopezi 30-20 irabazi zion, eta garaipenari esker, zesta puntako Buruz Buruko Txapelketako finalean izango da. Goikoetxea eta Hernandezek gaur jokatuko dute Durangon gaur beste finalerdia. Partida horretako garailea izango da Egiguren II.aren aurkaria, larunbatean, Durangon bertan jokatuko duten finalean.