Uliako sutea itzali dute
Ulian sute txiki bat sortu da gaur goizeko lehen orduan, Mendiola inguruan. Hegoaldeko haize indartsuak sutea zabaldu egin du. Hala ere, dagoeneko suhiltzaileek kontrolpean dute egoera. Oraindik orain, ez dakite zerk sortu duten sutea.