Hamabost gazte abertzaleri ezarritako zigorrak baliogabetu ditu Gorenak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako hamabost gazteri Segiko kide izatea egotzita duela urtebete ezarritako kartzela zigorrak baliogabetu egin ditu Auzitegi Gorenak. Gorenak arrazoi eman die gazte abertzaleek aurkeztutako helegiteei. Epaiak ez duela hainbat frogei buruzko inolako baloraziorik egin adierazi du; hortaz, ez dela osoa. Epaia errepikatzeko agindua eman du, hargatik.
Ekaitz Ibero, Pello Lamarka, Mikel Arretxe, Unai Perez, Egoi Alberdi, Oier Lorente, Adur Fernandez, Aitor Olaizola, Asier Mariezkurrena, Imanol Alder Vicente, Nahikari Otaegi, Urko Pikaza, Beñat Apalategi, Igor Alvarez eta Ekaitz Ezkerra Segi erakundeko kide zirela ondorioztatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta seina urteko zigorra ezarri zien iaz.