Iribasera mendi irteera antolatu du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak
Iribasera egingo du irteera azaroaren 13an Añorga KKEk. Jolas Etxean 8:00etan elkartuko dira, bertatik autobusez edo autoz abiatzeko. Izen emateko zerrenda Jolas Etxean bertan jarriko dute. Izena ematen duen jendearen arabera erabakiko dute autobusa jarri edo ez. Irteera honetan, honako inguruak ezagutuko dituzte: Araitz eta Larraun bailaretatik Mikel Deunaren santutegira zihoan bide zaharra: Aitzarretaren jaiogunea, Burnigurutzeko igarobidea, eta Atako bailara baketsua.