Arrantzako Federazio Kopa jokatuko dute larunbatean
Gipuzkoako Arrantza Federazioaren eskutik, Federazio Kopa jokatuko dute larunbatean, Salamanca Pasealekuan. Itsaso kortxo modalitateko lehia garrantzitsuenen artean dago Donostiakoa. Karretedun eta flotagailu kainabera besterik ezingo dute erabili partaideek; amu arrunt bakarrarekin.
Partaideak Paseo Berriko biribilgunean elkartuko dira 13:00etan, eta txapelketa 14:00etatik 18:00etara jokatuko dute.