Behobia-Donostia azaroaren 11ean aurkeztuko dute
Behobia-Donostia 47. lasterketa datorren azaroaren 11ean aurkeztuko du Fortuna Kirol Elkarteak. Ekitaldia Kursaalen izango da,11:00etan, korrikalariaren azokarekin bat eginez.
Enrique Cifuentes Fortunako presidenteak egingo du aurkezpena, eta bertan, aurtengo lasterketaren hobekuntzen eta berrikuntzen berri emango du.