Bikotea hirukotearen aurka saiatuko da Gernikan
Datorren urriaren 31ean ohiturari jarraituko diote Gernikan, eta urriko azken astelehenarekin bat eginez, jaia egingo dute. Egun horretan, noski, ez du hutsik egingo zesta punta jaialdiak (17:00). Hasteko, Treku-Hernandez bikotea ariko da Olharan-Hernandez bikotearen aurka. Ondoren, Mikel Egiguren aietearra Lopez bikote hartuta, Garcia, Erkiaga eta Alliez I hirukotearen aurka saiatuko da. Sarrerak 25 eurotan salgai daude 688-633446 telefonoan