Christina Rosenvingek Gazteszenan emango du kontzertua
Hurrengo azaroaren 4an Christina Rosenvingek Kutxa Kultur jaialdian joko du. Kutxaren Andia kaleko aretoan jo behar zuen, baina antolatzaileek kontzertua Egian, Gazteszenan, egingo dutela iragarri dute. Emanaldia ordu berean hasiko da, 20:00etan eta sarrerak salgai daude www.kutxasarrerak.com gunean. Artista gonbidatu gisa PLV HAVOC musikari donostiarra ariko da.