Luis Villasante Ikergunea inauguratu dute Ibaetan
Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratu dute gaur Donostian. Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko ditu Ibaetako Tolare baserrian egokitutako egoitzan: ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere. Ikerguneari Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zenaren izena jarri dio Akademiak.