Larrialdi plana hobetuko du Udalak
Udal zinegotziak buru belarri ari dira, uholdeen ondorioak pairatu dituzten Txomin Enea eta Martuteneko bizilagunen kalteak arintzeko lanean. Herritarren beharrei erantzuteko, informazio integrala eskaintzen duten bulego bana zabaldu dituzte bi auzoetan. Udalak, gainera, Txomin Eneako hirigintza egitasmoak eragiten dien bizilagunei lekualdatzea aurreratuko die.
Juan Karlos Izagirre alkateak onartu duenez, “larrialdi planak gabezia dezente ditu”. Hutsune horiei aurre egitea dutela jomuga zehaztu du. Bestalde, estolderia sarea oso kaltetuta dagoenez, 500.000 euro bideratuko dituzte berrikuntza lanetarako.
Hondamendiari aurre egiteko, musika taldeak, artista ugari eta zenbait kirol elkarte (Reala tarteko) laguntzeko prest agertu dira. Hori dela eta, denen artean ekimen berezi antolatzekotan dira.


