Elorzak ez du Urrezko Danborra jasotzeko hautagaia izan nahi
Odon Elorza alkate ohiak Urrezko Danborra jasotzeko hautagaia ez duela izan nahi esan du. Azkeneko egunetan www.enterat.net webguneak bere izena proposatu zuen saria jasotzeko hautagai gisa.
Honen aurrean, Elorzak horretarako meriturik ez duela adieraztearekin batera, bere izena izendatze prozesutik kanpo uzteko eskatu du. Urrezko Danborraren balioa zein den ondotxo dakiela gaineratu du, “beste gauza batzuen artean nik neuk eman dudalako saria hogei urtetan”. Politikariek eta are gehiago hiriaren alkatea izandakoak prozesu horretatik kanpo beharko luketela gaineratu du.