Oihana Agirreri elkartasuna adierazi diote berriz ere
Espainiako auzitegi gorenak zortzi urteko kartzela zigorra berretsi eta gero, egiatar talde zabalak elkartasuna adierazi dio Oihana Agirre auzokideari.
Dokan egindako agerraldian, Julen Etxeberria Aitor ikastolako langileak babes taldearen izenean mintzo da “Oihana auzoan behar dugu” esateko. 2007an atxilotu zutenetik, hainbat unetan erakutsi diotela elkartasuna Agirreri gogorarazi du Etxeberriak: atxiloketaren unean, eta baita epaitu zutenean ere.
Elkartasuna eta babesa adierazteko hainbat ekimen egingo dituztela iragarri dute agerraldian, besteak beste, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaliko duten salaketa postal masiboa. Era berean, Etxerateko ordezkari Martin Troitinok deia egin dio gizarteari presoen aldeko ekimenetan parte har dezan, esaterako, hilabeteko azken ostiraletan egiten diren presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan.



