Jordania eta Israel ezagutzeko bidaia antolatu dute
EHU eta Plus55 programak Jordania eta Israel ezagutzeko bidaia prestatzen ari dira. Jordanian 8 egun emateko asmoa daukate eta beste bi igaroko lituzkete Israelen. Taldearen gidaritza lanak Nicanor Ursua irakasleak egingo du, eta bidaia bera 2012ko martxoaren 18tik 28ra egingo dute.
Izena emateko epea datorren asteazkenean, hilaren 30ean, bukatuko dela jakinarazi dute arduradunek, eta horretarako 626-04 04 31 telefonoa prestatu dute.