Otmane marokoarrak irabazi du Donostiako Maratoia

(Argazkia: Fly Group)

Btami Otmane izan da Donostiako 34. Maratoiko irabazlea, 2 ordu 20’26-ko denbora eginez. Atzo goizean jokatu zuten lehia, eta txapeldunaren atzetik geratu zen Asefa Abrahn (2:20:54). Emakumezkoetan, Claudia Behobide hondarribiarra izan zen azkarrena, 2:47:42ko denborarekin, ezustekoa emanez. Bestetik, 10 Kilometroko lasterketan, Hossain Kaanache izan zen azkarrena, 31 minutu eta 12 segundoko denborarekin.
HITZAkide HITZAkide