Garberako biribilguneak GI-20 errepidearekin duen lotura moztuko dute asteazkenean
Aldundiak jakinarazi duenez, Garberako biribilguneak GI-20 errepidearekin duen lotura moztuko dute asteazkenean. Zehazki, bidea 10:00etatik 18:00etara itxiko dute, Bilboko norabidean.
Izan ere, GI-20 errepideak Intxaurrondorekin duen lotunean, bide segurtasuna hobetzeko lanean ari dira. Honako hobetze lanak egingo dituzte: Hormigoizko hesi bat eta bideadarrak bereizten dituen erdibitzailea jarri. Kontuak hala, asteazkenean, Gomistegiko biribilgunearekin lotzen den bideadarra hartu beharko dute gidariek; han itzulbidea egin eta Herrerako bide berritik Garberako biribilgunearekin lotura egingo dute.