Gaztelumendik badaki zeintzuk izango diren bere aurkariak
Beñat Gaztelumendi (490,5 puntu) añorgatarrarekin batera, honakoak ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean: Jexus Mari Irazu (496,5), Iñaki Apalategi (480), Aitor Sarriegi (492), Unai Agirre (490), Agin Rezola (486), Alaia Martin (482) eta Jon Martin (479,5).
Hernanin jokatu zuten atzo hirugarren eta azken finalaurrekoa, eta Apalategik irabazi zuen. Saio hartatik Apalategi eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, finalaurrekoa puntu baxukoa izan baita: Iñaki Apalategik 480, Jon Martinek 479,5, Amaia Agirrek 472,5, Jokin Urangak 470, Iñigo Mantzisidor Mantxi-k 460,5 eta Ainhoa Agirreazaldegik 451.