Fortunak postontzia jarriko du Adarran
Fortuna Kirol Elkarteak aurrera darrai mendeurrenaren ospakizunarekin. Oraingoan, mendi taldearen eskutik, beste ideia bat gauzatuko dute. Adarrako gailurrean, postontzi bat jarriko dute abenduaren 18an. “Adarrak esanahi berezia du klubarentzat. Horregatik, klubak deia zabaldu nahi die mendizale guztiei, egun berezi horretan gurekin egoteko”, diote Fortunakoek. Behin ekitaldia bukatuta, bazkaria egingo dute. Bazkarirako izena emateko 943-214 900 telefonora deitu behar da.

